Utzi buzoiak bakean!

Publizitaterik ez dugula nahi dioen kartela daukagu jarria ezkaratzean, etxe atarian. Inozoak gu! Nola itzuri publizitatea etxean irratia, telebista eta interneta martxan izanda. Baina sikiera utzi ditzatela bakean gure buzoiak. Bi dira oro har Zarautzen buzoia ere bakean uzten ez dutenak. Bat IKEA da, 500 orriko literatura estilistaz bonbardantzen duelako hainbatero eta bestea Zarauzko Udala da, herritarrak informatzearen aitzakian propaganda politiko etenik gabea egiten duelako. Utzi gure buzoiak bakean, otoi!

Categories 27zapata

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close