Komuneko paperean XLV

Amari eman nahi

baina beti gerorako utziz eman ez dizkiodan

muxu guztiak

jasoko ditut

ezkerreko poltsikoan.

Maiteari eman nahi

baina eman ezin izan dizkiodan

muxuak

jasoko ditut

eskuineko poltsikoan.

Eta eskuak poltsikoan sartuta

irtengo naiz paseora

niri eman nahi izan

eta eman ez dizkidaten

musuekin poltsikoak

hezeturik dituzten

paseiantak irudikatuz.

 

Categories Komuneko Paperean

2 thoughts on “Komuneko paperean XLV

  1. xarma's avatar

    eta paseiatzen ai naizen bitartean eskuak irripartsu poltsikoetatik aterako ditut
    indartsu
    eta eskuekin batera
    inoiz eman nahi baña eman ez ditudan
    muxuak hegan hasiko dira
    ezpain
    masail
    ipurdi
    eta sabelen bila
    eta orduan … orduan bakarrik
    sentituko ditut nire ezpainak heze.

  2. 27zapata's avatar

    Mila esker poema hain eder borobiltzeagatik.
    aupa!

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close