Komuneko paperean XLVI

Lasai doaz ibilian

         White aveniun

         koloretako tatuajeak

 

No Parking anytime dio

         garajeak eta

nik ere hala diot

         banku honetan eserita.

 

Binaka pasatzen dira gehienak

         banaka doazenei lotsagabeki begira.

 

One way diote kartelek

         eta badirudi alde

         berera goazela denak

         txankleta puskatuak jantzita izerditan

 

Bidegurutzetan nora jo jakin behar.

Categories Komuneko Paperean

1 thought on “Komuneko paperean XLVI

  1. xarma's avatar

    norabide bereko bideari jarraitzen badiogu denok.. nola dakigu beste norabideren bat duen biderik baden?

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close