Eta galtzaile izan ez bagina?


Espainiako Gerra Zibila irabazi zutenek irabazi zuten eta gaur herri hau den bezalakoa da gerra hartan galtzaile izan ginelako. Borroka galduetatik gatoz. Bai. Liburu hau irakurtzen ari nintzela eta anarkista italiar-frantses honen idatziak irakurtzen ari nintzela etengabean etorri zait gogora zer izango zen, zer izango ginen gu gaur eta hemen, gerra hartan beste askatasun batek irabazi izan balu.

 

Kontakizun beroa, sua, iraultzailea Antoine Gimenezena, Durrutirekin batera soldadu aritu zenarena. Iraultzaren aldeko aldarri zintzoa, gerra galduaren kronika, jendarte justuagoaren aldeko teorizazio fidela.

 

¿Qué decís?… ¿Qué es inútil? Ya lo sé. Pero no se lucha por la esperanza del éxito. No. No, es mucho mejor cuando es inútil.

Categories Liburu Kritikak

1 thought on “Eta galtzaile izan ez bagina?

  1. Iosu's avatar

    Aupa Imanol!!!
    Esan niyan bezela hemen idazteyat nere blogan berri emateko: kasubotua.blogspot.com

    Portzierto, eskatutako letra bukatu al dek? Bukatu badek ahaztu gabe bidaliguk jun baño lenuo! Bestela lasai, etorritakuan hitzeingoyau.

    Bidaia bikaina izan, adi egongo nauk hemen zeoze jartzeken eta bueltakuan kontatukoiguk!! Besarkada bat zapata!!!!

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close