Euskara irakasle nintzela mikrofonoa eraman nuen ikasgelara. Zer doinu hartzen du Axularren hitzaurreak erritmo baten gainean? Eta Txirritaren bertsoek? Etxepare RAPen euskal literaturaren historia kontatzen eta kantatzen dut. Hemen dituzu grabazioak, ikasgelan lantzeko edo zeure kasa entzuteko.
Entzun kantuak · Ikusi bideoklipak · Emanaldia zure ikastetxean
Kantu guztiak
Lehen bildumako hamar kantuak erreproduzigailu honetan dituzu. Aukeratu izenburu bat eta sakatu ▶.
Beste hamaika kantu
Ireki kantuaren izenburua erreproduzigailua ikusteko.
Bizenta Mogel · Hitzaurrea
Jose Antoni Aranberri Petrirena · Xenpelar
Amaia Lasa · Nereak ez diren lurralde hauetatik
Joan Tartas · Hontsa hiltzeko bidia
Joan Perez Lazarraga · Arren, egia bat zarrezt
Milia Lasturkoren eresia
Martin Bañez Artazubiagakoaren eresia
Bihotzean min dut
Euskal okela
Apur dezagun katea
Itxaro Borda · Hango bortu gainetarik
Bi bideoklip
Bernard Etxepare · Linguae Vasconum Primitiae
Emanaldia zure ikastetxean
Etxepare RAP zuzenekora eramaten dut, 12 eta 18 urte arteko ikasleekin euskal literatura kantutik eta ahozkotasunetik lantzeko. Saioak 35–45 minutuko emanaldia eta ikasleekin egiteko 15–20 minutuko jarduerak uztartzen ditu.